DEIALDI IREKIA / CONVOCATORIA ABIERTA

DESCRIPCIÓN

Eskabide orria/Impreso de solicitud

Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sustatutako Xabier Lete Bekaren helburua euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea da, euskal idazleei aukera emanez urte bat oso-osorik beren literatura-proiektuari eskaintzeko.

Beka honen helburua egileei, denbora batez, asmo edo konplexutasun handiagoko lanak egiteko aukera emango dieten baldintza ekonomikoak eskaintzea da. Sendotze prozesuan dauden pertsonei zuzenduta dago, literatura-talentua garatzen laguntzeko eta arlo horretan aurrerapauso argia emateko.

Beka honen oinarrian bi erakundeek talentu sortzailea bultzatzeko duten konpromisoa dago. Euskal Herriarekin eta hizkuntzarekin duten konpromisoari ere erantzuten dio. Globalizazioa gero eta handiagoa den testuinguru honetan, hizkuntza minoritario batean kultura sortu eta ekoizteko dauden zailtasunak ezagututa, Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak euskarazko literatura-sorkuntzara bideratutako beka hau plazaratu dute, euskal literaturak bizi duen gero eta aniztasun eta kalitate handiagoko dinamikari beste ekarpen bat egiteko.

 

La Beca Xabier Lete, promovida por el Gobierno Vasco y la Fundación BBVA, está destinada a impulsar la creación literaria en euskera, ofreciendo a escritoras y escritores en lengua vasca la posibilidad de dedicar un año íntegramente a su proyecto literario.

El objetivo de esta beca es procurar a las y los autores, durante un tiempo, condiciones económicas que permitan abordar trabajos más ambiciosos o de mayor complejidad. Se dirige a personas con una trayectoria en proceso de consolidación, con el ánimo de facilitar el desarrollo de su talento literario y propiciar un claro avance en ese campo.

Esta beca se inscribe en el compromiso de ambas instituciones por el apoyo al talento creativo. Responde también a un compromiso con el País Vasco y con su lengua propia. Conociendo las dificultades a las que se enfrentan, en un contexto de creciente globalización, la creación y producción cultural en una lengua minoritaria, el Gobierno Vasco y la Fundación BBVA lanzan esta beca destinada exclusivamente a la creación literaria en euskera, como una aportación más a la dinámica de la creciente diversidad y calidad que vive la literatura vasca.